El Parlamento Vasco pide la protección de los niños y niñas contra las ondas electromagnéticas



El Parlamento Vasco ha aprobado hoy una proposición no de ley de Aralar, pidiendo al Gobierno Vasco que realice “campañas contra el uso inmoderado del teléfono móvil entre los niños y niñas”. Asimismo, la cámara se ha adherido a la resolución 1815 (mayo de 2011)   de la Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa, que advierte sobre el riesgo potencial de los campos electromagnéticos y sus efectos en el medio ambiente.

 La iniciativa original de Aralar pretendía pedirle al ejecutivo vasco que legisle el ámbito de la instalación de antenas y otros dispositivos inalámbricos, “para actualizar la legislación obsoleta que data del 2001, que no aplica el principio de precaución; para poner cerco a los intereses de las operadoras y priorizar la salud de las personas; y para proteger los sectores más vulnerables ante los riesgos potenciales: niños ancianos y enfermos”. Los grupos del parlamento han rebajado esa petición hasta firmar una enmienda transaccional donde no se descarta la regulación de este ámbito.

 La enmienda transaccional que han firmado los tres partidos mayoritarios en la cámara junto a Aralar, y ha sido aprobada  por unanimidad recoge tres puntos. En primer lugar, se pide al Gobierno Vasco que se adhiera a la resolución 1815 de la Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa, donde se advierte sobre el riesgo potencial de los campos electromagnéticos y sus efectos en el medio ambiente. “La Asamblea reconoce que se deben revisar los fundamentos científicos de las normativas actuales, reconociendo que los valores actuales están obsoletos; recomienda, para proteger la salud de los niños y niñas, la realización de campañas de información sobre los aparatos portátiles y los que emiten microondas; y prioriza la utilización de las conexiones por cable en las escuelas”, ha explicado el parlamentario de Aralar Dani Maeztu.

 En segundo lugar, se le insta al gobierno a que siga las recomendaciones que sobre este respecto publica la Unión Europea y la Organización Mundial de la Salud (OMS). Y por último, se le invita explícitamente a que realice campañas contra el uso inmoderado de los teléfonos móviles entre los niños y niñas.

El parlamentario de Aralar Dani Maeztu se ha mostrado satisfecho por el acuerdo logrado. “Aunque consideramos que tenemos competencias y que es necesario legislar este apartado con una ley autonómica más garantista, nos parece un pequeño paso lo firmado hoy por todos los grupos parlamentarios”, ha valorado. “En estos temas no se debe fomentar el alarmismo, pero tampoco se puede fomentar la desinformación”, ha dicho. “No se puede decir que los campos electromagnéticos no son perjudiciales, porque el propio decreto que recula este ámbito pone ciertos límites a la emisión de ondas electromagnéticas”, ha apostillado, “el debate es a partir de qué punto son perjudiciales”, ha añadido.

Eusko Legebiltzarrak eskatu du umeak uhin elektromagnetikoetatik babestea

Eusko Legebiltzarrak Aralarren legez besteko proposamena onartu du gaur, Eusko Jaurlaritzari eskatuz, “kanpainak egin ditzala umeen artean, telefono mugikorrak neurrigabe erabiltzearen kontra”. Horrez gain, ganbarak bat egin du Europako Kontseiluko Parlamentarien Biltzarrak onartu duen 1816 ebazpenarekin (2011ko maiatza), zeinak ohartarazi egiten duen uhin elektromagnetikoek ingurumenean eta gizakiengan kalteak eragin ditzaketela.

 Aralarren jatorrizko ekimenak antenen eta bestelako hari gabeko gailuen instalazioak arau zezala eskatzen zion Jaurlaritzari, "zaharkituta geratu den  2001eko legedia eguneratzeko, ez baitu prekauzio printzipioa kontuan hartzen". Era berean, nahi zena zen "operadoreen interesei muga jartzea eta pertsonen osasuna lehenestea, bai eta, arriskuen aurrean ahulena diren neska-mutikoak, zaharrak eta gaixoak babestea". Legebiltzarreko taldeek erdibideko testu bat adostu dute, hasierako eskaritik urruti geratzen bada ere, arlo hori etorkizunean arautzeari uko egiten ez diona.

 Legebiltzarreko hiru talde nagusienek eta Aralarrek sinatu duten erdibideko zuzenketa aho batez onartu da eta hiru puntu jasotzen ditu. Lehenengo, Jaurlaritzari eskatzen dio Europako Parlamentarien Biltzarraren 1815 ebazpenarekin bat egitea, zeinak ohartarazi egiten duen uhin elektromagnetikoek ingurumenean eta gizakiengan kalteak eragin ditzaketela. "Asanbladak aitortzen duenez ikuskatu egin behar dira egungo legedien oinarri zientifikoak, indarrean dauden baloreak zaharkituak daudelako; besteak beste, gomendioen artean, umeen osasuna babesteko gailu eramangarrien eta mikrouhinak darabilten gailuen gaineko informazio kanpainak egiteko gomendioa ematen du; eta ikastetxeetan lehentasuna ematen die kable bidezko konexioei", azaldu du Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk.

 Legez besteko proposamenaren bigarren puntuan, gobernuari eskatzen zaio, Europar Batasunak eta Osasunerako Mundu Erakundeak gai horrekin zerikusia duten eta argitara ematen dituzten gomendioak jarrai ditzala. Azkenik, Jaurlaritzari eskaera zehatza egiten zaio umeen artean telefono mugikorrak neurrigabe erabiltzearen kontra kanpainak egin ditzala.

Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztu pozik agertu da lortu den akordioarekin. “Nahiz eta gure helburua harago joatea zen, uste dugulako eskumenak izan baditugula eta beharrezkoa dela alor hau arautzea; hala ere, uste dugu urrats garrantzitsua dela gaur alderdi guztiek onartu duguna”, adierazi du. “Egia da gai hauetaz ari garenean ez dela alarmismoa sustatu behar, baina ezin ditugu herritarrak desinformazioan erortzen utzi behar”, azpimarratu du Maeztu. “Ezin daiteke esan eremu elektromagnetikoak kaltegarriak ez direla, hain zuzen, 2001ean zaharkitua dagoen dekretu horretan ere muga zehatzak jarri zirelako. Eztabaida da uhinak ze mugatik gora kaltegarriak diren jakitea”, gaineratu du.

Descargar Documento en Castellano                            Descargar Documento en Euskera